Edukira joan

Laia Sanz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laia Sanz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaia Sanz i Pla-Giribert
JaiotzaCorbera de Llobregat1985eko abenduaren 11 (38 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakmotoziklista eta automobil-pilotua
Jasotako sariak

laiasanz.com
Facebook: Laiasanzfanpage Twitter: LaiaSanz_ Instagram: laiasanz_85 Edit the value on Wikidata

Laia Sanz Pla-Giribert (Corbera de Llobregat, 1985eko abenduaren 11 - ) trial, enduro eta rally raideko pilotu kataluniarra da, hamalau aldiz trialeko munduko txapelduna eta sei aldiz enduroko munduko txapelduna.

Halaber, bederatzi aldiz Dakar rallyko txapelduna da motoen emakumezko kategorian: 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 (non bederatzigarren postua lortu zuen, inoizko emakumezko emaitzarik onena izanik), 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2020an.[1] 2022an autoen kategorian parte hartu du lehen aldiz X-RAID MINI JCW TEAM taldeko MINI batekin, Dakar Rallya amaitu zuten 72 autoetatik 23. postuan amaituz eta FIA ​​Emakumeen Trofeoa irabaziz.

Ibilbide Profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laiak lau urterekin ikasi zuen bizikletan ibiltzen. Urte beratan izan zuen motorrarekin bere lehen harremana, aitak bere bizikletaren eserlekua motoko gas deposituan jarri zuenean. Grina handituz zihoan eta bost urte zituenean, eta inori esan gabe, bere anaiaren motoan ibiltzen hasi zen; 25 cc-ko Montesa Cota baten. Laiaren anaia nagusia, Joan, motozalea da ere bai.

1992an, zazpi urterekin eta bere amak animatuta, bere herrian ospatu zen Kataluniako txapelketa junior batean parte hartu zuen. Azken postuan amaitu arren, bere moralak goian jarraitu zuen eta hurrengo urtean txapelketa berean parte hartu zuen lehenengo lasterketatik. Horrela sartu zen gizonek dominatutako kirol honen munduan, garai hartan emakumezkoentzat txapelketarik antolatzen ez zen arren.

1997an gizonezkoen txapelketa batean irabazi zuen bere lehen lasterketa, 80 cc-ko motozikleta gidatuz. Espainiako Trial Txapelketan ere parte hartu zuen, emakumezko gidari bakarra izanik. Urte berean, Nazioarteko emakumezkoen lehiaketan ere parte hartu zuen lehenengo aldiz.

1998an Europako Emakumeen Trial Txapelketaren lehen edizioan parte hartu zuen (garai hartan oraindik ez zen ofiziala) eta irabazi egin zuen. Hamabi urte besterik ez zituen eta atzerriko parte-hartzaile helduenekin batera lehiatu zen, amateurren eta profesionalen taldeen arreta erakarriz. Emaitza horri esker, karrera profesionala pilotu gisa aurrera eramateko aukera baloratzen hasi zen.

Nazioarteko debuta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean Espainiako Kadete Txapelketa irabazi zuen, emakumezko gidari bakarra izanik oraingo honetan ere. Berak dioenez, sari hau da, lortutako guztien artean, pozik handiena eman diona. Urte horretan Europako Emakumeen Trial Txapelketaren eta Emakumeen Munduko Trial Txapelketaren lehen edizioak ospatu ziren. Bertan munduko bere lehen titulua lortu zuen eta Europako txapelketan bigarren postuan amaitu zuen.

Data horretatik aurrera titulu ugari pilatu ditu nazioarteko emakumezkoen txapelketetan: adibidez Emakumeen Trial Munduko Txapelketa zazpi aldiz jarraian irabazi du (2000-2006). Gizonezko txapelketetan ere parte hartu izan du emaitza oso onak lortuz.

Hainbat urtetan Beta marka italiarreko motoarekin ibili ondoren, 2004an Montesa-HRT talde ofizialera aldatu zen. Bi kompainiekin irabazi ditu munduko, Europako eta Espainiako tituluak. 2007an ezin izan zuen bere munduko zortzigarren titulua lortu (bigarren postuan gelditu zen, Iris Krämer-ekin puntuetara berdinduta). Sari hau lortuz gero, kirol honetako bi mitorekin zuen berdinketa apurtuko litzateke: Dougie Lampkin-ekin eta Jordi Tarrés-ekin, biak 7 titulu mundialekin. Dena dala, 2008.an lortu zuen irrikatutako zortzigarren titulua.[2]

Toni Bou eta Takahisa Fujinami-rekin partekatu zuen Montesa-HRT taldea 2011. urtera arte. 2012ko denboraldian Gas Gas-ekin korritu zuen eta emakumezkoen Trial Munduko Txapelketa lortu.

Dakarra eta Enduro

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, azkenik, Dakar Rallyarako entrenatzeko aukera aurkeztu zitzaion, bere haurtzaroko ametsa. Dakar Legend-era batu zen Jordi Arcarons entrenatzaile gisa zuela, beste amets bat. Emakumezkoen Enduroko Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen Dakarreko entrenamendu legez. Bertan hirugarren postu oso errespetagarri bat lortu zuen, hiru ekitaldietako bitan baño ez parte hartu arren. Trial kategorian lehiatzen jarraitu zuen; Munduko, Europako, Espainiako eta Nazioetako txapelketak irabaziz.

2011ko Dakar Rallyan parte hartu zuen, Honda CRF450X batekin Arcarons RST KH-7 taldean. Emakumezkoen sailkapenean irabazi zuen eta oso errendimendu koherentea lortu zuen sailkapen orokorrean 39. postua lortuz. Enduro Munduko Txapelketan Emakumezkoen ekitaldi guztietan parte hartu zuten eta bigarren postuan amaitu zuten.

Dakar Rallyaren 2012ko ediziorako, Gas Gas taldera aldatu zen, lehiaketaren debut ofiziala eginez, eta Marc Guasch motxileroa zuela. Laiak 4. etapan istripua izan eta eskua zauritu zuen eta bere motorraren gasolina depositua kaltetu zuen, baina aurrera jarraitu eta etapa amaitzea lortu zuen. Marcek 8. etapan erorketa larria izan zuen eta lau saihets hautsi, birika bat zulatu eta barean kalteak izan zituen. Laiak motxilero gabe rallya jarraitu behar izan zuen arren, 39. postua errepikatu zuen eta rallya motorrean amaitu zuen emakume bakarra izan zenez, emakumezkoen klaseko irabazle bihurtu zen. Horrez gain, urte hartan emakumezkoen Enduro Munduko lehen Txapelketa irabazi zuen, bere palamarés izugarria falta zitzaion beste titulu batekin osatuz.

2013ko Dakar Rallyra sailkapen orokorreko 30 onenen artean sartzeko asmoarekin iritsi zen. Oraingoan Marc Guasch –ez gain Miguel Puertas ere izan zuen motxilero gisa. Laiak lehen aste bikaina burutu zuen 8. etapan 13. postua lortuz, eta honek 29. postuan jarri zuen sailkapen orokorrean, atseden fasearen aurretik. Dena den, 9. etapan Laiak arazoak izan zituen bere motoaren olio lurruntzailearekin eta 400 kilometrotan bere bizkartzain Miguel Puertasek garamatzatu behar izan zuen. Kordobako kanpalekura heltzea lortu zuten etapa irabazlearengandik ia 15 ordura, eta horrek orokorrean postu asko galduarazi zizkion. Arazo guzti hauenen ostean, Laiak etapa onak errepikatu zituen eta, azkenean, 93garren postua lortu zuen orokorrean; berriz ere proba bukatzen zuen emakume bakarra izanez eta emakumezkoen klasea irabaziz. Honek “Desertuko Erregina”-ren ezizena lortarazi zion. Urte berean, bere hamahirugarren titulua irabazi zuen trial-ean eta bere bigarrena enduron.

2014ko Dakar Rallyaren aurrean, Honda taldearekin fitxatu zuen, nahiz eta moto ofizialik ez izan. Dena den, laster konturatuko zen mundua bere ahalmen handiaz bederatzigarren etapan 8. postua eta sailkapen orokorrean 16. postua lortu zuenean, eta berriz ere emakumezkoen kategorian onena. Kontutan izan behar da gainera, ordu eta erdiko zigorra jaso zuela bosgarren etapan way point-etako bat saltatzeagatik. Zigorrik gabe Top 15-ean bukatu izango lukeen Dakarra.

Urte horretan bertan, hirugarren enduro titulua ere irabazi eta historia egitea lortu zuen: Rally Raid-eko etapa irazabi duen lehen emakumea izanez, Merzougako Rallyko 3. etapa irabaziz eta final orokorrean 6. postua lortuz.

Emaitza hauek, 2015eko Dakar Rallyan Laiari moto ofiziala ematera eraman zuten Honda. Bertan, aurreko emaitzak hobetu zituen, lehen hamarren bitartean iritsi baitzen ia tramo berezi guztietan. Azken etapan generaleko zortzigarren postua galdu zuen Ivan Jakeš eslovakiarraren aurka. Hala ere, lortutako bederatzigarren postuarekin Dakar rallyaren historiako emakumezko baten sailkapen onena lortu zuen motorretan, 1981. urtean hamargarren gelditu zen Christine Martin frantziarra gaindituz. Gainera Enduro munduko titulua laugarren aldiz jarraian irabazi zuen.

Motoziklismoaren munduan ez ezik, Laiak 2012an Espainiako Erresistentzia Txapelketan parte hartu zuen Renault Clio Cup-ean, emakumezkoen kategorian irabaziz eta orokorrean 28. garren geratuz.

Jaso dituen sari ugarien artean, egunkari eta aldizkari nazionalak, nazioartekoen artean, Reina Sofía Kirol Sari Nazionala nabarmentzen da [3], Espainiako atleta onenari 2007ko uztailaren 18an.

2013ko urriaren 30ean, Espainiako Kirol Merezimenduaren Errege Aginduaren Urrezko Domina jaso zuen.

Liburu bat argitaratu zuen 2016ko martxoaren 3an: Qui té la voluntat té la força (euskaraz: «borondatea duenak, indarra du»). Bertan, lehen pertsonan kontatzen du 2015ko Dakarrean bizi izan zituen etapak eta nola proba honetan emakume batek lortu duen emaitzarik onena irabazi zuen. Irakurleak oztopo eta zailtasun handiei aurre egiteko aukera ematen duen indar agorrezin hori nondik ateratzen den ezagutuko du.

Garaipen zerrenda - Palmares

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Motorra C. Mundo
emakumezkoa[4]
C. de Europa
emakumezkoa
Trial de las Naciones
emakumezkoa
C. de España
emakumezkoa[5]
Otro Títulos
2000 Beta 1.ª 2.ª 1.ª - Campeona España Cat. Masculina Cadete 3
2001 Beta 1.ª 2.ª 2.ª - 1
2002 Beta 1.ª 1.ª 1.ª - 3
2003 Beta 1.ª 1.ª 3.ª 1.ª 3
2004 Montesa 1.ª 1.ª 3.ª 1.ª 3
2005 Montesa 1.ª 1.ª 3.ª 1.ª 3
2006 Montesa 1.ª 1.ª 2.ª 1.ª 3
2007 Montesa 2.ª 1.ª 4.ª 1.ª 2
2008 Montesa 1.ª 1.ª 1.ª 1.ª 4
2009 Montesa 1.ª 1.ª 2.ª 1.ª 3
2010 Montesa 1.ª 1.ª 1.ª 1.ª 4
2011 Montesa 1.ª 1.ª 1.ª - 3
2012 Gas Gas 1.ª 9.ª 1.ª - 2
2013 Montesa 1.ª - - - 1
2021 Gas Gas 1.ª - 1.ª - 2
Total 14 10 7 8 1 38


Urtea Motorra C. Mundo Enduro
emakumezkoa
Rally Dakar X Games
(Endurocross)
Otro Títulos
2010 Honda 3.ª -
2011 Honda 2.ª 39.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina -
2012 Gas Gas 1.ª 39.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina 1
2013 Honda 1.ª 93.ª 3 medallas de oro
y una de plata
Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina 1
2014 Honda 1.ª 16.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina 1
2015 Honda / KTM 1.ª 9.ª 1 medalla de oro Irabazlea Rally Dakar Emakumezkoan kategorian, 9.ª sailkapen orokorrean,
Dakarraren historiako emakume baten emaitzarik onena motorrean
1
2016 KTM 1.ª 15.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina 1
2017 KTM - 16.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina -
2018 KTM - 12.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina -
2019 KTM - 12.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina -
2020 Gas Gas - 18.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina
2021 Gas Gas - 17.ª Irabazlea Rally Dakar en Cat. Femenina
Total 6 - (11) 6

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]